XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gitarra hartu nuen.
Lurrean jarririk ez zen bat ere erosoa hura jotzea, beraz, Dicki erran nion.
- Axola zaizu kafetera horren jarleku bat hartzen badut?
- Lagunduko dizut
Neskak aingira bat bezala alde egin zuen adarren artean.
Gauza xelebrea zen haur gorputz hura horrela ikustea, aktoresa merkeek bezalako burua zuela, itzal ilunez betetako sastraken erdian.
Gitarra utzi eta haren atzetik joan nintzen.
Aurreratua zihoan eta ni autora ailegatzerako bueltan heldu zen, larruzko jarleku pisua gainean zeramala.
- Eman iezadazu
- Utzi bakean, Tarzan!
Protesta haiei ez nien kasurik egin, eta atzetik heldu nion basapiztia batek bezala.
Jarlekua bota eta bidea utzi zidan.
Zakurreme bati ere helduko nion.
Neska nonbait ohartu eta libratzeko eginahalak egiten zituen.
Irriz hasi nintzen.
Gustatzen zitzaidan hori.
Belarra altu zegoen hantxe, koltxoi neumatiko bat bezain bigun.
Lurrean etzan zen, baita ni ere.
Borrokan ari ginen modu basatian.